XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKERAZ ITZEGIN ERRDERAZ IDATZI

Euskeldun bat euskeraz itzegiten asi ta ondo egiten du.

Euskereak bere-berea dun joskera, erazpidea, erabilli oi du.

Euskeldun au berau errderaz itzegiten asi dedilla, ta Cervantes'ek baño obeto egiten badu ere, an basterren batetik, esakunen bat edo beste dala, berealaxe erakutsiko du ura bere amagandik lenen ikasi zuan izkuntza ez dala.

¿Zerrgaitik?.

Euskeldunok itzegiten lendabizi euskeraz ikasi degulako.

Geure aurrtzaro guzian euskera baizik ez degulako ez entzun, ez ikasi, ezta erabilli ere.

Augaitik azurretaraño sarrtua degu, euskereak ain berea dun erazpidea.

Eta beraugaitik euskeraz itzegiten degu.